XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

eskuz eginiko
eta ia simetriko diren loreek
udaberriaren gai nagusi izan nahi dute

dirudienez ez dakite
egun borobil eta epelotan
edari sekretuaren ezinbesteko laguntzaile direna

zementua eta goizaldeko fereka isilaren nahasketaz
beren jaietako irriaren inkontsekuentzia
aitortu dute

eta ereiteak dakarkien aladura
gau urdinaren adats luzean
betiko galdu